IKUS-ENTZUN

Jean Renoir, Alondegiko Zinematekan

Gaur hasi eta urriaren 30era bitarte, Jean Renoir (Paris, 1894–Los Angeles, 1979) Frantziako zinegile mitikoari buruzko film garrantzitsuenak proiektatuko dira Bilboko Alondegiko Zinematekan.

Programan zuzendari frantziarraren obra nagusia ikusiko da, orotara, hamalau film. Gaur bertan, Boudu sauvé des eaux eta Le crime de monsieur lange lanak aurkeztuko dira, 18:00etan eta 20:00etan, hurrenez hurren.

Renoir pintore klasikoaren semea, 60ko hamarkadako Nouvelle Vague zine-mugimenduaren erreferentea izan zen. Italiako zuzendari modernoek ere, tartean, Viscontik eta Rossellinik, biziki miretsi zuten frantziarraren filmografia.

Zinema mutuaren ondoko urtetan hasi zen lanean zinean, Erich von Stroheim zinegile klasikoaren filmekiko grinak bultzatuta. Gero, 1937an, Stroheim aktore aritu zen Renoir-en filmetako batean, La grande illusion (1937).

Munduko Bigarren Gudaren ondorioz, AEBetara ihes egin behar izan zuen, eta bertan ere zinemagintzan aritu zen, Swamp water (1941) eta This land is mine (1943) lan klasikoak zuzendu zituen, besteak beste.

Zikloari lotutako xehetasun guztiak: alhondigabilbao.com

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button