ARTEA

Premiarik gabeko elementu oro kendu

Datorren astera arte, Nafarroako Argazkigintza Elkartearen Contraluz aretoan, Guillermo Quintanilla argazkilari palentziarraren Minimal 1:1 izeneko erakusketa ikusgai izango da.

Antolatzaileen arabera, “erakusketan paisaia-argazkiak ageri zaizkigu, zuri-beltzean eta formatu karratuan, eta haietan egileak ezagutzera ematen dizkigu elementu sinple, mugatu, simetriko eta orekatuekin jolas egiten duten hainbat irudi. Helburua da irudia funtsezkoenera murriztu eta premiarik gabeko elementu oro kentzea. Argazki gehienak bat datoz minimalismoaren filosofiarekin, eta saiatzen dira gizakiaren benetako izaera jasotzen.
Lainoa, elurra, zerua, itsasoa eta Gaztelako zelaiak dira protagonista erakusketa honetan, zeinetan etengabekoa den “gutxiago gehiago da” delako printzipioa”.

Erakusketaren harira, egileak Foto-Verso liburua aurkeztu du, non Espainiako ospe handiko poeten bertsoak biltzen baitira Guillermo Quintanillaren argazkiekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button