LITERATURA

“Ni ez naiz Mikel Laboa” komikiaren aurkezpena, Gasteizen

Ni ez naiz Mikel Laboa (Elkar) izeneko komikiaren aurkezpena egingo dute gaur, 19:00etan, Gasteizen (Ignacio Aldecoa Kultura Etxea) Harkaitz Cano, Unai Iturriaga eta Joseba Larratxe egileek.

Formatu bereziko lana da Ni ez naiz Mikel Laboa, Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe egileek sorturiko komikia. Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel Laboa. Ohiko biografia moldeetatik ihesi, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea hartu dituzte egileek eleberri grafiko honetan bidelagun, “errealitatearen errekako korronte geza irudimenaren itsasoko urekin nahasten den puntuan murgiltzeko gonbidapena eginez.”

Unai Iturriaga (Durango, 1974) Arte Ederretan lizentziatua, eta, gainera, bertsolaria, gidoilaria, idazlea, marrazkilaria eta musikaria. Sortzaile amorratua, beraz.
Joseba Larratxe (Irun, 1985) arkitekto, komikigile eta ilustratzailea da. Berria egunkarirako, Nabarra zein Aldiri aldizkarietarako kolaborazioak egin ditu, baita erakusketak eta tailerrak ere. Harkaitz Cano (Lasarte, 1975) hemengo idazlerik porrokatunetako bat. Narrazioak, eleberriak, poesia, antzerkia, kronikak eta gazte literatura idatzi ditu. Ez dio literaturako ezeri muzin egiten, eta horrexegatik makina bat sari eta aipamen preziatu jaso ditu. Eta jasoko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button