LITERATURA

Maite Mutuberriarentzat Peru Abarka ilustrazio saria

Maite Mutuberria (Eltzaburu, 1985) ilustratzaile nafarrak irabazi du aurtengo Peru Abarka saria. Sari horri esker, Castillo Suarezek idatzitako Zerua berun lana ilustratuko du; ipuin horrek, hain zuzen ere, sari bera jaso du, baina narrazio atalean. Mutuberriak, gainera, 1.700 euroko saria ere poltsikoratu du.

Epaimahaiaren aburuz, Mutuberriarena lana oso aberatsa da, ez baitu istorioa zehatz-mehatz kontatu. Guztira, 22 ilustratzailek parte hartu dute lehiaketan, eta Epaimahaik Mutuberriaren lana hautatu du. Epaimahaia honakoek osatu dute: Borja Bujan Garabat galeriako arduraduna, Mari Eli Ituarte Markina-Xemein Udaleko ordezkaria eta Ima Mendiola Ibaizabal argitaletxeko ordezkaria.

Mutuberria Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen, eta gero, ilustrazioa Madrilgo Arte 10 zentroan. Egun, Espainiako hiriburuan bizi da. Iaz, gainera, Etxepare Saria ere irabazi zuen Leire Bilbaok idatzitako Gerrak ez du izenik liburuarekin. Cuento de Babia y Luna (Antonio Lombillo) eta Zure Denboraren truke (Uxue Alberdi)  dira ilustratzaile nafarraren irudiak gordetzen dituzten beste liburu batzuk.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button