MUSIKA

Irazoki eta Lagunak, Jai-O-Rama jaialdian

Duela hilabete bat inguru izan zen Atarrabiako Kultur Etxean Jai-O-Rama jaialdiaren lehenengo zita. Egun hartan, Pájaro andaluziarrak jo zuen. Asteazkenean, martxoak 20, izango da jaialdiaren bigarren hitzordua, eta egun horretan Joseba Irazokik joko du hainbat lagunekin osaturiko taldearekin batera.

Azken urteetan emanaldiak bakarka ematen aritu eta gero, Irazoki lagunekin batera ikusi eta entzun ahal izango da Atarrabiako Kultur Etxean, 20:00etan.  Felix Buff (Willis Drumond) bateria; Ager Insunza (Audience) gitarra, pedal steel eta bibolina; Jaime Nieto (We are standard) baxua;  Iban Urizar (Andrakan, Cafe teatro…) tronpeta, eta zaratak; eta Igor Telletxea (Xabier Montoia, Petti…) tronboia, bibrafonoa, eta bateria izango ditu ondoan Berako gitarra jotzaileak.

Irazokiren azken lana Oso Banda binilozko hamar hazbetekoa izan da.  Bertan, gitarrak, perkusioak eta bestelako tramankulu musikalak nahastu ditu, folkean, bluesan eta psikodelian bustiriko kantu geldiezinak egiteko. “Kantatzeaz gainera, hainbat soinuren efektuak eta programazioak maneiatzen ditu, eta gitarrei, harmonikari eta bonboari hitz eginarazten die. Zein den azken helburua? Erritmo eta soinuen anabasa neurtu bat sortzea, hainbat kalibretako konposizio genuinoak disparatuz”, idatzi du Oskar Beorlegik Bidehuts plataformaren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button