MUSIKA

Bidehuts plataformak Mikel Laboaren omenez egin duen bilduma aurkeztu dute

Asier Zulueta, Karlos Txap Osinaga, Eneko Aranzasti eta Ramon Martinez (diskoaren azalaren egilea) izan dira aurkezpen ekitaldian Bidehuts plataformaren izenean. Horiez gain, diskoan parte hartu duten zenbait taldetako musikariak ere izan dira, tartean, Gabon Caligula, Xabier Montoia, Ruper Ordorika edota Abrego anaiak, Okene eta Mikel (Inoren Ero Ni, Anari, eta Dilistak).

Diskoa CD formatuan eta LP bikoitzean eskura daiteke (binilo zuria, eta azal hirukoitzarekin). Aurkezpen ekitaldian izan den Ibon Rodriguez Eten taldeko musikariak Nontzeberriri adierazi dioenez, "diseinua txukuna da". Ibonek, hain zuzen ere, Etenek Mursegorekin batera grabaturiko kantuan eta Xabier Montoiaren doinuan parte hartu du.

Willis Drummond, Gaztetasuna eta zahartasuna; Hotel eta Miren Iza, Nao es tu, faculdade de sentir; Berri Txarrak, Liluraren kontra; Xabier Montoia, Xoxo beltza; Zura, Haize hegoa; Amodio, Baga-biga-higa; Anari, Aintzinako bihotz; Dilistak, Negu hurbila; Akauzazte, Txoria txori; Ama say, Ama hil zaigu; Ruper Ordorika, Gure bazterrak; Lisabö, Gure hitzak; Gabon Caligula, Kirru; Inoren Ero Ni, Langile baten galderak liburu baten aurrean; Atom Rhumba, Lizardi; Gora Japon, Bedeinkatua; Audience, Lili bat; Borrokan, Komunikazio inkomunikazioa; eta Mursego eta Eten, Zaude lasai.

 

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button