ARTEA

Sorkuntzarako mugaz gaindiko laguntzak

Bitamine Faktoriak laguntza-deialdi horren bidez, “sortzaile banako eta kolektiboen proiektuak nahiz ekoizpen-gune iraunkorren eta kultur eragile independenteen ekimenak babestu nahi ditu, horrela lekuko sorkuntza-ehuna sendotzen eta herritarren artean hedapen handiagoa lortzen lagunduz”. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 31n amaituko da, eta laguntza bakoitzerako gehienezko zenbatekoa 1.000 eurokoa da.

Deialdira Gipuzkoa edo Lapurdi probintzietan beren jarduera jorratzen duten 20-40 urte bitarteko pertsona fisiko banakoak eta pertsona fisikoen taldeak aurkeztu ahal dira. Beren proiektuak sorkuntza-lan bat ekoiztea izango da ikusizko arteetan, musikan, arte eszenikoetan, literaturan, diseinuan, komikian edo sorkuntzako beste edozein diziplinatan.

Kalitatea, ibilbidea, berrikuntza, konektibitatea, parte-hartzea eta mugaz gaindiko izaera dira eskaeretan baloratuko diren irizpide nagusiak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa, eta bestelako baldintzak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button