ARTEA

Landarte, kultura-sorkuntza garaikideko proiektua

Landartek, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak-Vianako Printzea Erakundeak bultzatua, bere zazpigarren edizioaren bigarren faseari ekin dio irailean. Bertan, bost artista parte-hartzailek kultura-sorkuntza garaikideko proiektuak garatzen dituzte. Hasierako fasean, uztailean eta abuztuan, beren proiektuak garatu dituzten Nafarroako landa-inguruneko bost herrietako biztanleekin loturak ezarri dituzte.
Zehazki, Aizpea de Atxa artista Ameskoa bailaran dago; Itsaso Jimenez hezitzaile eta artista bisuala, Berbintzana udalerrian; Andrea Muniain arkitektoa, Gabarderalen; Oier Zuñiga aktore eta ilustratzailea, Jaurrietan; eta Victor Masferrer eskultore eta artista bisuala, Urraulgoitin.

Urrira bitartean, programa hau osatzen duten kultur proiektuak gauzatuko dira.
Zazpigarren edizioa Nafarroako landa-inguruneko bost herritan egingo da, eta hainbat artistak eta sortzailek kultura-sorkuntza garaikideko hainbat prozesu sortuko dituzte bertako biztanleekin lankidetzan.

Landatasuna ulertzeko modu zaharrak eraisten lagunduko duten jardute artistiko eta kulturalen alde egiten du Landartek, esanahi berriak kolektiboki eraikiz. Sorkuntza kulturala, praktikatik, hausnarketatik kontzientzia sortzen lagunduko duena eta entretenimendu soil gisa ulertutako kulturatik alde egingo duena.

Artista gonbidatuen eta programa hainbat ediziotan hartu duten tokiko komunitateen arteko sorkuntza-prozesuek egituratzen dute Landarte. Gaur egungo landatasunaren ahotsak benetako kultura-subjektu gisa aitortzeko eremu egokia ongarritzen laguntzen duten esku-hartze txikiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button