LITERATURA

Miguel de Unamunoren jaiotzaren urteurrenaz

Miguel de Unamuno jaio zenetik 149 urte betetzen direla eta, Bilboko Udalak hainbat ekitaldi prestatu ditu bere figura gogorarazteko.

Irailaren 27an hasiko dira ekitaldiak. Egun horretan, Gaitzerdi Teatro konpainiak, Unamunok idatzitako Fedra antzezlan eta tragedian oinarritutako ikuskizuna eskainiko du Bidebarrietako Liburutegian, 19:30ean. 1910ean idatzi zuen arren, Madrilgo Ateneoan 1918an estreinatu zen Fedra.

Lan honekin ere, Bidebarrieta Kulturguneko Ahotsa eta Letra programari emango zaio hasiera. Ekimen horrek literatura testuak eta antzezleen ahotsa batzen ditu. Zikloak jarraipena izango du urrian, azaroan eta abenduan.

Irailaren 30ean omenaldi ekintza garrantzitsuenak burutuko dira. Hala, Bidebarrietako Liburutegian, José Antonio Ereñok, Deustuko Unibertsitateko irakasleak eta Francisco Blancok, Salamancako Unibertsitateko filosofia doktoreak, Los últimos años en la vida de Unamuno izeneko hitzaldia eskainiko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button