ESZENA

“Kaleka 2017” deialdiaren azken egunak

Aurtengo uztailaren bigarren asteburuan ospatuko da Kaleka, eta Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren 28. edizioan parte hartzeko proposamenen aurkezpenerako epea amaitzen ari da, izan ere, urtarrilaren 31ra arte irekita egongo da.

Proposamen guztiek publiko guztiarentzat (haurrentzat, familientzat edo helduentzat) zuzenduta izan beharko dute. Hautaketa irizpideak honako alderdietan ezarriko dira: proposatutako eremuarekin egokitzapen maila eta Lekeitoko testuinguru sozial eta geografikorekin proposamenen garapenen egokitzapen maila. Gainera, proposamenak publiko ezberdinari zuzenduak egotea,  izaera berria izatea, eta interakzio eta parte-hartze modu berriak proposatzea ere kontuan hartuko dira

Kalekak onlineren bidez bakarrik jasoko ditu proposamenak. Balorazio eta hautaketa prozesua  otsailaren 1etik martxoaren 31rarte burutuko da.

Bidali zure proposamena hona.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button