BESTELAKOAK

Parrapean II. Komiki Lehiaketa abian

Bilboko Udaleko Kultura Sailak 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako euskarazko Parrapean II. komiki lehiaketa abiarazi du. Lanak entregatzeko epea urriaren 19an amaituko da.

Lehiaketa Santutxuko eta Begoñako Barrutiko zentroan, urriaren 24tik 31ra ospatuko den Parrapean komiki egunak komiki jaialdiaren barruan antolatu da. Egun horietan ere Komiki Azoka eta beste jarduera batzuk ospatuko dira, hala nola, tailerrak, hitzaldiak, proiekzioak eta erakusketak.

Lehiaketan parte hartzeko, adi honako baldintzei: interesatuta dauden pertsonek banaka edo taldean hartu ahal izango dute parte. Komiki kategoria bakarra egongo da, euskaraz edo testu barik. Gaiak eta teknika libreak izango dira, baina istorioak jatorrizkoa eta argitaratu bakoa izan beharko du, eta kolorez edo zuri beltzean egin ahal izango da. Lanek bi orrialde izango dituzte, A4 formatuan (bertikalean).
Lanak eskuz edo posta arruntez aurkeztu ahal izango dira Begoñako Udal Liburutegian. Hiru sari banatuko dira urriaren 31an, jaialdiaren amaiera ekitaldian.

Informazio guztia www.kulturabarrutik.net webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button