ESZENA

“DanZ. Dantza-espazioa” aldarrikapenezko ekimena, Iruñean

Gaur abiatuko da, Iruñeko Iturramako Civivoxen, DanZ. Dantza-espazioa ekimena. Bertan ikusiko diren lanetan gaur egungo gai interesgarriak jorratzen dira, hala nola. feminismoa, genero-indarkeria, sexualitatearen onarpena, gorputzak, genero-estereotipoak, eta abar.

Azaroaren 16tik urtarrilaren 31ra bitartean lau ikuskizun eta lantegi batek osatuko dute programazioa. Gaur berton, 20:00etan, abiatuko da programazioa Rdanxa Dance Company taldearen Raiñas ikuskizunarekin.  Raíñas dantza garaikideko pieza bat da, gai feminista jorratzen duena. “Emakumezkoen omenezko lana da, emakumeek berdintasunaren alde darabilten borroka goraipatzeko, ahaleginean ari baitira xede hori erdiesteko, baina ez dago uste bezain lortua. Lana indar handiko pankarta bat da, eta ikusleek mezu argi eta zehatza jasoko dute. Pieza hau protesta bat da, diskurtso bat, omenaldi bat emakume bakoitzari, emakume guztiei, jada gure artean ez daudenei, genero-indarkeriaren biktimei, bikotekideen kontra aritu diren borrokalariei, bere garaian beren eskubideen nahiz genero guztiaren eskubideen alde borrokatutako emakume guztiei; omenaldi bat, ?nean, emakume bakoitzari”

Azaroaren 23an, Paloma.pieldEarenA konpainiaren Drei ikuskizuna oholtzaratuko da, ordu berean. Drei hiru piezaz osatua dagoen ikuskizuna da: ääniä, Desert Rose eta Mintaka. Abenduaren 2an, txikienentzako ikusgarria programatu da: EnAmbar Danza taldearen Mukuki.

Urtarrilaren 31n, Cía Baal konpainiaren Crotch lana programatu da. Pieza horretan ere herriko LGTBI taldeko boluntarioak arituko dira. “Proiektuak gorputz eta pentsamendu manugaitz eta disidenteak argitu eta agerrarazi nahi ditu, eta agerrarazi nahi ere sexualitatearen onarpena, eta genero desagerpena desberdinkeria konpontzeko irtenbide gisa”.

Dantzaldiez gain, urtarrilaren 26an eta 27an, Arakatu zure generoa lantegia feministei, transfeministei eta LGBTIQ kolektiboari zuzenduriko lantegi bat ere programatu da, Iruñeko LGTBI Zentroan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button