BESTELAKOAK

“Viphoto”-n parte hartzeko deialdia zabalik da

Viphoto argazki-feria azaroaren 21ean eta 22an egingo da, Gasteizko Amárica aretoan. Bada, jaialdi horretan parte hartu nahi dutenek haien lanak bidali beharko dituzte urriaren 1 baino lehen. Epaimahaiak 12 artista aukeratuko ditu jasotako lanen artetik.

Aurtengoa laugarren edizioa izango da, eta feriaren xedea hauxe da: arte fotografikoa saltzeko eta erosteko gune egokia izatea, bertako argazki-ekoizpenaren kontsumoa sustatuz eta merezi duen balioa emanez. Horrekin batera, bi hitzaldi ere izango dira, ordu eta erdiko iraupena izango dutenak.

Iazko edizioan 1.000 bisitari bertaratu ziren, eta 171 obra saldu.

Aurkeztu beharreko lanen xehetasunak: viphoto.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button