MUSIKA

Samiam talde estatubatuarrak Donostian joko du

1990eko hamarkadako emocore estiloaren ordezkari nagusienetakoak izan ziren Samiam estatubatuarrak. Bada, uztailaren 25ean, Donostiako Dabadaba aretoan izango dira, 21:00etatik aurrera, herrikide duten Pears punk-rock taldearekin batera.

Red Ribbon Music promotoreak azaltzen duenez, Samiam, Jawbreaker edo Down By Law hardcore eszenatik sortutako taldeak izan ziren, baina joera melodiko nabarmenarekin garatu zuten haien ibilbidea;  gerora, emocore deituko zen estiloaren hazia eraiki zuten.

Samiam Berkeley hiri kaliforniarrean eratu zen 1988an. Lehenengo diskoak New Red Archives eta Hopeless Records diskoetxe independenteekin plazaratu zituzten, baina Atlantic konpainian ere grabatu zuten. Lehenengo hiru lanak, Samiam (1990), Soar (19919 eta Billy (New Red Archives) funtsezko grabazioak bihurtu ziren hardcore melodikoaren zaleentzat. Aurten, gainera, 20. urte igaro dira You´Re Freaking Me Out disko ezaguna atera zutenetik; taldearen bosgarren lana, hain justu.

Taldearen soinua hiru elementuren uztarketa da: 1980ko hamarkadako punk-hardcorea (Doughboys, Zero Boys, Shudder To Think…), 1990eko hamarkadako indie-rocka (Guided By Voices, Dinosaur Jr., Built To Spill…) eta 1960ko hamarkadako pop taldeak (Beatles, Zombies, Animals…).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button