LITERATURA

“Blas de Otero-Bilboko Hiria” Nazioarteko Poesia Saria

Bilboko Udalak eta Blas de Otero Fundazioak Blas de Otero-Bilboko Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren hamargarren edizioa deitu dute. Lehiaketak 5.500 euroko bi sari emango ditu (euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan bana). Lanak maiatzaren 30a baino lehen bidali behar dira.

Edozein nazionalitate duten eta edozein lekutan bizi diren egileei zabalik dagoen lehiaketa da Lehiaketara aurkezten diren lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira, eta ez dira onartuko beste lehiaketaren batean sariak lortu dituztenak edo accesiten bat jaso dutenak.

Lanek gutxienez 700 bertso-lerro eta gehienez 1.000 eduki ahal izango dituzte, eta gaia, errima eta neurria libreak izango dira. Lanak formatu digitalean baino ezin izango dira bidali, Bilboko Udalaren webgunearen bitartez. Bertan ere lehiaketan parte hartzeko kontuan hartu behar diren baldintzak badituzue.

Aurreko edizioan, Beatriz Chivite idazle nafar gazteak lortu zuen euskarazko sari nagusia Biennale lanari esker. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button