IKUS-ENTZUN

Eliecer Jimenez zinegilearen “Entropía” dokumentala, Artiumen

Kubako errealitateari buruzko lau dokumentalez osatutako zikloa ondu du Gasteizko Artium zentro eta museoak hil honetan. Dagoeneko, programako bi film proiektatu dira, baina ostiralean, hilak 18, zikloaren hirugarren emanaldia ikusteko aukera izango da: Eliecer Jimenez (Camagüey, 1983) zinegilearen Entropía dokumentala.

Artxiboko filmetako irudiekin eta hainbat argazkirekin egindako filma da Jimenezena. Dokumentala New York hiriko Kulturunean aurkeztu zuten eta oso harrera ona izan zuen. Dokumentalak nazio entropiko bati buruzko lana da, ikus-entzunezko collage baren itxura duena.

Zikloaren laugarren eta azken emandlia, hilaren 25ean egingo da: Irene Gutiérrez eta Javier Labrador zuzendariek filmatutako Hotel Nueva Isla: erortzear dagoen luxuzko hotel baten azken biztanlearen istorioa kontatzen du.
Jorgek erbesteratutako Kixote baten antza du, zeharo ahaztutako gizakia da. Hotel Nueva Isla horren baitan, gainera, gaixotzen ari da, baina ez du hotela utzi nahi erabat obsesionatua baitago ideia batekin: Hoteleko jabeek Kubako Iraultza garaitu zenean gordetako altxorra.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button