ARTEA

“Aste bat artista bat” ekimena Durangoko Arte eta Historia Museoan

Durangoko Arte eta Historia Museoak  Aste bat artista bat ekimena abiatu du. Astelehenetik ostegunera bitartean museoko obra baten eta bere artistari buruzko informazioa emango dute bideo, irudi eta testuen bidez.  Eta ostiraletan, historiari eskainiko diote eguna eta Historia Aretoko piezen azalpenak emango dituzte, testuinguru historikoa ezagut dezazuen.

“Gure proposamen berri honi hasiera emateko aukeratu dugun artista Jose Luis Zumeta da”. Beraz, ostegunera arte Zumetaren inguruan arituko dira sare sozialetan, eta bideo  baten bidez museoan duten Jose Luis Zumeta artistaren Erromeria (1984) artelana azalduko du Garazi Arrizabalagak.

Horretaz gain, galdetegiak ere egingo dituzte, eta erronka bota diete erabiltzaileei: “Ea galdera guztiak ondo erantzuteko gai zareten!! Prest?”

Durangoko Arte eta Historia Museoak duen Facebook profilean duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button