LITERATURA

“Garaiaren Lekuko” ekimena, Tolosan

1967-2017 Garaiaren Lekuko, Tolosako Lizardi elkartearen 50. urteurren ekitaldien barruan, gaur, irailaren 26an, Poesia Errezitaldia antolatu dute Igor Estankona, Karlos Linazasoro eta Ione Gorostarzu olerkariekin, Juantxo Zeberio eta Elene Arandia musikariekin eta Kepa Errasti aktorearekin. Topic zentroan izango da ekimena, 19:30ean.

Lizardi elkartearen mende erdia ospatzeko bost ekitaldi nagusi antolatu dituzte, Garaiaren lekuko izenburupean.  Lehena poesiarekin loturiko emanaldia da, eta horrekin ekingo zaio urteurreneko egitarauari. Bestetik, Lizardi Eguna ere antolatu da, irailaren 30ean, eta bere helburua “ondo pasatzea izango da, musika, kantua, jatekoa eta edatekoa izango direlarik nagusi.”

Egitarauarekin bukatzeko, bi mahai inguru antolatu dituzue. “Lehenak garaiko giro sozial, politiko eta kulturala izango du hizpide. Martxelo Otamendi ariko da moderatzaile, garai hartako hainbat protagonistekin, Xabier Elosegi, Joxe Antonio Lizarribar edota Pontxo Iriarte (Urriaren 10ean, kultur etxean, 19:30ean). Bigarrenak XXI. mendeko euskal literatura jorratzea izango du xede, Arantxa Iturbe, Garbiñe Ubeda, Jimu Iturralde, Xabier Olarra, Karlos Linazasoro eta Yurre Ugarterekin (azaroaren 15ean, kultur etxean, 19:30ean).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button