ARTEA

"5 y 5. Bostabost" izeneko erakusketak LunaKREA ekimenaren ateak zabalduko ditu

Erakusketan hezkuntza-zentroan prestakuntza jaso duten hamalau artistak egindako argazkiak eta bideoak biltzen dira. Lanak Arte eta Lanbideko Eskolako Irudiaren Saileko irakasleek, Juan Arrosagarayk, Koldo Mendazak eta Piko Zuluetak aukeratu dituzte eta honako hauek bildu dituzte: Batirtze Nuñez, Monica Castillo, Raul Rituerto eta Ceci Ochoa de Alda. Aukeratu diren bideoak zuzendari hauek egin dituzte: Zuriñe Lopez de Sabando, Raul Lopez, Ruth Basurto, Iñaki Gegundez, Mary Zurbano, Jonatan Tibaduiza, Nahikari Mora, Brenan Duarte, Carlos Moure eta Sebastian Bayo.

Aurten hirugarrenez burutuko den LunaKREA Gasteizen elkartuko den sortzaile gazteen plataforma da. Zortzi orduan baino gehixeagoan, diziplina ugaritako 250 artista elkartuko dira herritarrei haien proiekturik berrienak erakusteko asmoz.
Irailaren 10ean, LunaKREAn egingo dituzten jarduera guztiei eta erakusketa honi buruzko informazio zehatz guztia topa dezakezu helbide honetan.

Kreak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button