BERTSOTAN

Joanes Illarregi onena Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan

Joan den asteburuan jokatu da Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 29.edizioa, eta bertan, Joanes Illarregi izan da txapelduna.

Guztira zortzi bertsolari gaztek hartu zuten parte: Manex Mailharin (Berriozar), Xabat Illarregi (Leitza), Joanes Illarregi (Leitza), Maddalen Lopez (Lesaka), Ekhiñe Zapiain (Bera), Iratxe Muxika (Lesaka), Idoia Granizo (Altsasu) eta Ekain Alegre (Altsasu).

Saioko lehen fasea zortzi bertsolariek egin ostean, Maddalen Lopez, Xabat Illarregi, Joanes Illarregi eta Manex Mailharinek jokatu zuten bigarren fasea. Azkenean Joanesek jantzi zuen Nafarroako bertsolari gazteen txapela eta Maddalen Lopez lesakarra berriz, bigarren sailkatua izan zen. Biek ordezkatuko dute beraz Nafarroa, datorren ekainaren 27an Orion jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan.  

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button