LITERATURA

“Solasaldi Dialogikoa”, Durangaldeko idazleen lanak ezagutarazteko ekimena

Hitzez eta Ahotsez egitasmoak Solasaldi Dialogikoak abiatu ditu Durangon, otsailean eta martxoan, Durangaldeko idazleen lanak hobeto ezagutzeko asmoz.

Bada, gaur bertan, Durangoko Udal Bibliotekan, 19:00etatik aurrera, hainbat idazleren lanak aztertuko dituzte: Ginebra Erreginaren Itzulera (Arrate Mardaras), Basa-Koipetsu (Errose Bustinza), Ebro (J.E.Urrutia Capeua), Abiadura Handiko Trena (Lurdes Unzueta) eta The Parting Glass (Paddy Rekalde).

Solasaldian parte hartzeko testuak irakurrita izatea eskatu dute antolatzaileek. “Ateak zabalik ditugu. Ez da literaturan aditua izan behar. Nahikoa da literaturara hurbiltzeko eta parte hartzeko gogoa izatea”.

Informazio gehiago jasotzeko: hitzezetaahotsez@gmail.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button