IKUS-ENTZUN

“Ondareari Begira” film labur dokumentalen lehiaketa

Ondarebiziak ondare kulturala ezagutarazteko Ondareari Begira film labur dokumentalen lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du. Bertan aurkeztu beharreko film laburrek “ondarearen zaintzaren eta babesaren garrantzia azpimarratu eta honek belaunaldiz belaunaldi transmititzeko duen beharra nabarmendu behar dute”. Lanak entregatzeko epea azaroaren 23an amaituko da.

18 eta 25 urte arteko pertsonek aurkeztu ahal dituzte gehienez 15 minutuko lanak, bakarka nahiz taldean. Beste deialdietan parte-hartu duten film laburrak onartuko dira, betiere hauek ez badira beste lehiaketetan saritu.

Sariak honako hauek izango dira: Film Labur Onenaren Saria 500 euro eta diploma (Euskarazko lanak bakarrik izango dira sari honetarako hautagaiak); eta Ondarebizia saria 250 euro eta diploma (Belaunaldien arteko begirada islatzen duen lan onena). Horiez gain, Ohorezko bi diploma ere banatuko dira.

Lehiaketaren helburua aurkezten diren lanak “belaunaldien arteko elkargune bat sortzeko baliagarriak izatea litzateke eta, honetarako, ondarearen balioa eta biziraupena plazaratzen laguntzen duten piezak garrantzitsuak dira.”

Lehiaketaren gaineko xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button