LITERATURA

Haur eta Gazte Literaturaren inguruko guztia

Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura elkarteak bere webgunean sail berezi bat abian jarri du: Dokumentazio Gunea . Bertan, euskarazko Haur eta Gazte Literaturan argitaratzen diren liburuen inguruko guztia bildu nahi da, bai prentsan egiten diren kritika literarioak, bai Haur eta Gazte Literaturaren inguruan argitaratzen diren liburuen gida bat.

Joan den hiletik dabil martxan urtarriletik, Euskal Haur eta Gazte Literaturaren inguruko informazio andana biltzeko. Diziplina honen inguruko aldizkarien mailegu zerbitzua bideratzen ere jarraituko du Galtzagorrik.

Dokumentazio Gune berri honekin, orain artean Euskal Haur eta Gazte Literaturan zegoen hutsune handi bat bete nahi  izan du Galtzagorri elkarteak. Horrela, Haur eta Gazte Literaturaren inguruan argitaratzen den guztia: kritika, liburu gida, bibliografia eta aldizkariak bilduko dira toki honetan.
“Hala, esparru honetan lanean dabiltzan edo esparru honekiko interesa duen edonorentzat ezinbesteko tresna bihurtuko da beraz”.

Zertan den ikusi nahi baduzue, hemen sartu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button