IKUS-ENTZUN

“Emakumea zine fantastikoan” izeneko tailerra, Bilbon

San Frantziskoko Bibliotekak, Tracking Bilbao-ekin (Caostica & Borja Crespo) elkarlanean, Emakumea zine fantastikoan tailerra antolatu du; zineman eta irakurketa eta idazketan interesa dutenentzat zuzenduta dago proposamena.
Edizio honetarako ardatza Emakumea zinema fantastikoan izango da eta horretarako lau film proiektatuko dira; film batzuetan, emakumezko pertsonaiak dira protagonistak eta horietako bi emakumeek zuzendutakoak izan dira.

Zikloa Nacho Vigalondok zuzendutako eta Anne Hathaway-ek protagonizatutako Colossal filmaren estreinaldiarekin hasiko da, urriaren 2an. Egun berean ere Borja Crespok zuzendutako saio bat ere egongo da: El poder metafórico del cine fantástico.
Urriaren 9an, Ana Lily Amirpour-ek zuzendutako eta Sheila Vand-ek protagonizatutako Una chica vuelve a casa sola de noche filma pantailaratuko da, eta Josu Egurenek (El Correo) aurkeztuko du.

Urriaren 16an, Alice Lowe-k zuzendutako Prevenge filmaren txanda izango da. Azkenik, 23an,  Peter Strickland-ek zuzendutako The Duke of Burgundy filma eskainiko da. Horretaz gainera, Iratxe Fresneda adituak Nuevas cartografías de mujer, ¿lo hemos visto todo ya? Fantástico Revisitado izeneko saioa egingo du.

Emanaldiak San Frantziskoko Liburutegian izango dira, 18:00etan hasita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button