LITERATURA

“3L, Lauaxeta, Lizardi, Lete”

Gaur, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, 3L Lauaxeta, Lizardi, Lete liburuaren aurkezpena egin dute Anjel Lertxundi eta Antton Valverde egileek,  eta Pamielako Jose Angel Irigarayk.

Ni naiz erreka zikinen iturri garbiak aurkitu nahi dituen poeta tristea.
“Xabier Letek dioena egia baldin bada, bitxia da poeten patua. Ez dira politikoak, ez dira moralistak, ez dira historialariak, ez dira soziologoak, ez dira filosofoak. Ez dira ezertan adituak, baina erreka zikinen iturri garbien bila ibiltzea da beren lana. Ez dakitenari forma ematen ahalegintzen dira. Hitzezko forma artistiko bat bilatzen, zehatzago esateko. […] Esaten ez dutena ere esaten dute. Kastako poetak dira”.

Pamielak argitaraturiko liburu horretan sartu dituztenak ere halaxe dira: kastakoak. Lauaxeta, Lizardi, Lete. Hiru arnas poetiko. Hiru ele.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button