LITERATURA

Bizkaiko emakumeen literatura tailerra

Abenduaren 11ra bitartean, eta asteartero, emakumeek sortutako literatura eta komikiari buruzko ikerketa eta irakaskuntzan eskarmentuduna den Josune Muñoz adituak Bizkaiko emakumeen literatura tailerra emango du.

Bizkaiko emakumeen iragan literarioa ez da ondo ezagutzen, baina ibilbide luzeko ondarea da. Ahozko adierazpideetatik abiatuta (baladak, ipuinak, etab.), emakumeen izenak eta lanak berreskuratuko dira, egungo literaturara iritsi arte. Bilboko emakumeen literatura, berriz, ez da landuko, iaz eskainitako tailerrean izan zelako aztergai.

Tailerraren helburuak honakoak dira: Bizkaiko emakumeen literatura (ahozkoa zein idatzizkoa) hobeto ezagutzea; emakumeen liburuak eta komikiak irakurtzeko ohitura sortzea edo areagotzea; literatura hobeto irakurtzeko eta ulertzeko tresna teorikoak ematea; euskal liburuak eta komikiak hobeto ulertzeko eta gozatzeko tresna metodologikoak eskaintzea; eta Bizkaian zehar antolatzen diren euskal literaturari buruzko ekitaldietara joateko ohitura sortzea edo areagotzea.

Tailerrean, ahozko literaturaren baladak, ipuinak eta herri kantak ikusiko dira, bai eta idazle batzuen gaineko zertzeladak ere: Bizenta Mogel, Errose Bustintza, Pilar de Zubiaurre, Leire Bilbao, Yolanda Arrieta, Miren Agur Meabe,  Laura Mintegi, Irati Jimenez, Ana Urkiza eta abar.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button