ARTEA

“Artista – Bildumazalea” proiektua Montehermoson

 

Montehermoso Kulturuneak, 2014ko proiektu artistikoen deialdian hautatutako proiektuak aurkeztu ditu. Deialdiak bertako artisten lanak bultzatzea eta erakustea du xede. Atzotik bertatik abiatu den erakusketa, Brenan Duarte eta Iñaki González-Oribe bikotearen Artista – Bildumazalea izenekoa da, eta azaroaren 23ra ikusi ahalko da.

Ez da harritzekoa ehundura artistikoan, arte-bilduma pertsonala duen artista asko badagoela. Bildumazale ohikoaren figuratik aldenduz, obrak beste motiboengatik hartzen dira. Irizpidea, aukeraketa, balioa, erosteko modua eta helburua modu konbentzionaletatik eta ildo lukratibotik urruntzen dira.

Brenan Duarte eta Iñaki González-Oriberen erakusketan, bertako 14 artistaren hogeita hamar pieza biltzen dira, (eskultura, pintura, argazki eta bideoa formatuan), eta horrezaz gain, artista bakoitzak zer nolako irizpideak izan zituen obra hura erosteko orduan azaltzen duen bideo bat ere bai.
Gasteizko artistengana hurbiltzeko eta beraien begiradaz gozatzeko aukera luzatzen duen proposamena da hau.

Brenan Duarte (Gasteiz, 1968) eta Iñaki González-Oribe (Gasteiz, 1957) bizi eta lan egiten dute Gasteizen.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button