ARTEA

“Emakumeen begiradak”, Bilboko Arte Ederren Museoan

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira (martxoaren 8a), Emakume Begiradak 2013 jaialdia egingo da estatuko 190 egoitzetan.

Horietan guztietan, emakumezko artistek eginiko makina bat adierazpen bilduko dira, hala nola, erakusketak, hitzaldiak, performanceak eta ziklo artistikoak, beti ere, arte bisualetan emakumeek eginiko lana ikusarazteko asmoz. 

Hala, Bilboko Arte Ederren Museoak muntaia bat aurkeztuko du apirilaren 7ra bitartean. Bertan, emakumezko artista batzuen artelanak paratu dituzte, Rosa Bonheurren obratik hasi (gizonez mozorrotuta joaten zen Rouleko hiltegira, bere obrak prestatzeko), eta 80ko hamarkadako The Guerrilla Girls kolektibo estatubatuarraren aktibismoraino.

Beste margolari entzutetsu batzuen obrak era badira; hala nola, Mary Cassatt, María Blanchard, Maruja Mallo eta María Helena Vieira de Silvarenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button