MUSIKA

Cuchillo de Fuego galiziarrek Oñatin eta Donostian joko dute

Pontevedra hiriko Cuchillo de Fuego hainbat kontzertu egiten ari da Euskal Herrian barrena. Hala, iragan asteburuan Getarian eta Gasteizen izan eta gero, gaur, Oñatiko Pako tabernan izango dira, Hydra taldearekin batera, eta bihar, berriz, Donostiako Dabadaban, Padre Lobo-rekin.

Galiziarrek Triple España izenburuko diskoa aurkeztuko dute. Disko horretako doinuetan post-hardcore erritmo pisutsuak antzematen dira, blues zertzelada garaikideekin apainduak. Gitarra piztiak eta harrizko oinarri erritmikoa, Jesus Lizard, Shellac edo Today is the Day taldeen antzera.

Intentsitatez beteriko emanaldi laburrak egiten dituzte, 40 minutu inguruko emanaldia izerditsu eta basatiak.

Taldekideak hainbat proiektutan aritutako musikariak dira: Xose L. García (Sierpes de la Luz), Juan F. Navazas (Los Collares de Perlas), Berto Fojo (Djalminha) eta Álex Gayoso (Unicornibot).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button