MUSIKA

Trevor Jackson DJ britainiarra, “Paraleloan” saioan

Paraleloan elektronika ilun eta undergroundaren inguruan ardazten den programazioa da. Bada, ostiralean, Bilboko Kafe Antzokiko goiko solairuan, 23. saioa egingo dute: Trevor Jackson ariko da giroa berotzen, 1:00etatik gaueko ordu txikietara arte. Londres hiriko DJ ospetsuenetarikoa da Jackson.

Jacksonek 1987. urtean hasi zuen bere ibilbidea, hain justu, Bite It! izeneko diseinu-enpresa abiatu zuenean. Bere diseinu-lan esanguratsuenen artean Cynthia Rosek idatzitako Design After Dark: The Story of Dancefloor Style liburua dago.

Diseinuaren bitartez, musikara egin zuen salto, eta ekoizpen eta nahasketan hasi zen lanean, The Underdog ezizenpean. Bere lanetan, uztarketa ilunak gertatzen dira: hip-hop, psikodelia, abangoardiako elektronika, dub… Nahasketetan maisua zela erakutsi zuen, eta ondorioz, Massive Attack edo U2 talde ezagunekin aritu zen.

Horretaz gainera Output Recordings diskoetxea abiatu zuen, Four Tet, LCD Soundsystem edo The Rapture taldeen etxea, besteak beste. Egun, diseinatzaile, ekoizle, DJ eta nahasketak egiten dihardu, eta Gossip edo Soft Cell taldeekin egin du lan.

Jacksonek dantza-pista sutan jartzeko berezko gaitasuna dauka, hala areto txikietan nola ekitaldi handietan. Hori dela eta, Londres hiriko DJ garrantzitsuenetarikoa bilakatu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button