IKUS-ENTZUN

Euskal Zine Bilerak izena emateko epea ireki du

Euskal Zine Bilerak izena emateko epea ireki du, eta uztailaren 31 arte egongo da zabalik. Lehiaketari begira bazaudete, oinarriak zinebilera.eus webgunean egongo dira eskuragarri.

Euskal Zine Bilerak 45 urte beteko ditu, eta urriaren 20tik 23ra arte, euskarazko zinema sortzen, euskararen zinema partekatzen eta euskal zinemagintzarekin saretzen arituko da berriz.

Sariak aurten indartu egingo dira: “EZBko lehiaketa, euskaraz ekoitzitako askotariko lanen erakusleihoa da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu zein gai desberdinak biltzen dituen neurrian, eta edizio honetan, sariak indartu eta gehitu egingo dira. Hiru sari nagusi ezberdinduko dira: film onena (3.000 euro), zuzendaritza onena (1.600 euro) eta gidoi onena (1.600 euro). Hauekin batera sari berri bat sortu da: Gazte 22 saria (750 euro). Sari hauek epaimahaikideen esku egongo dira. Horiei ikuslearen saria gehituko zaio (750 euro) publikoak emandako bozkaren bidez aukeratuko dena”

Aurkezten diren lanen artean 20 inguru aukeratuko dira lehiaketan parte hartzeko eta sortzaileak zein zinegileak Lekeition egoteko azpiegitura jarriko da, eta jaialdiak zinemaz beteko du herria.

“45. Euskal Zine Bilerak aurrerapausoak ematen jarraituko du euskal ikus-entzunezkoen erreferente bilakatuz, eta horretarako noski, film sortzaile, artista eta zinegile guztien partaidetza oso garrantzitsua izango denez, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button