MUSIKA

Anarik lan berria argitaratu eta aurkeztuko du maiatzean

Anarik Zure Aurrekari Penalak izenburuko disko berria argitaratuko du maiatzean. Horrekin batera, hainbat kontzertu egingo ditu, disko berri horretako doinu berriak zabaltzeko.

Bidehuts plataformak jakinarazi duenez, apirilaren 22an abiatuko dute diskoaren aurre-salmenta webgunearen bidez.

Kontzertuen harira, maiatzaren 21ean, Anari Bilboko Kafe Antzokian izango da, Moby Dick musikariarekin batera; 23an, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean; 28an, Gasteizko Jimmy Jazzen, eta 30ean, Azkoitiko Matadeixen.
Ekainaren 4an, halaber, Iruñeko Zentral Kafe Antzokian joko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button