ARTEA

Euskal Arte Garaikidea Nazioartekotzeko Programa

Bitamine Faktoriak, gaur egungo euskal artea nazioartera irekitzeko bere planean jasotako esparruaren barnean egiten du deialdi hau: EAS-EZE, Euskal Arte Garaikidea Nazioartekotzeko Programa. Euskal Herrian bizi diren eta lan egiten duten artisten esportazio proiektu artistikoetarako da, edozein diziplinatakoak izanda ere.

Programa honen bidez “arte ikerkuntza eta ekoizpena sustatu nahi dira, sortzaileak sustatzen lagundu eta artisten nazioarteko mugikortasuna bultzatu nahi da”.

2016rako hautatutako proiektua Larraitz Torres (Irun, 1979) artistaren Analphabet Orchestra.
Analphabet Orchestra, bi saio dira: batean prozesu artistikoez hitz egiten da (lehen asmoak, eraldaketak eta emaitzak), eta bestean instrumentuak jotzen dira.
“Bi horien artean eta inguruan, analogia-leku bat sortzen da, eta gertaera pindartsu batzuk, baterako ikerketa eta esperientziarako”.

Informazio osagarria hemen topa dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button