MUSIKA

Broken Brothers Brass Band eta Juan De Diego Trio, Errabal Jazz diskoetxearen nobedadeak

Errabal Jazz diskoetxeak bere bi nobedadeak helarazi dizkigu: Broken Brothers Brass Band-en Ildoa Landuz eta Juan De Diego Trio-ren Uda Labur Hori (Aquel Verano Corto).

Ildoa Landuz Broken Brothers Brass Band taldearen bigarren lana da, eta AEBetako New Orleans hiriko brass band-en soinu klasikoa rap zertzeladekin nahasten dute, esaterako, disko gomendagarria eta interesgarria ontzeko. Askotariko estiloak antzeman daitezke  soinu-lapiko bero-bero honetan, klasikoak eta modernoak.

Errabal Jazz zigiluaren arabera, “piezaren betak koipe asko, gantz asko, izan dezake, besteren batek erpin ozpinduak izan ditzake, eta beste hainbestek guztia hamaika ñabardura dauzkan Gumbo batean biltzeko joera dute”. Hori guztia ikus-entzuleak dantzan jartzeko xedez.

Juan De Diego Trio-ren Uda Labur Hori (Aquel Verano Corto) diskoa, berriz, El Corto Verano de la Anarquía liburuaren irakurketarik sortu zen. Liburuak Gerra Zibileko pasarte bat du ardatz, Buenaventura Durruti buruzagi anarkista Madrilen hil zenekoa, hain zuzen.

Hori dela eta, diskoak literatur kutsua du, baina  baita zinematografikoa ere. “Lan honetan aditzen ditugun giro asko eta asko agertokiak, lekuak, parajeak ekartzen dizkigute gogora. Hala, diskoa kontrastez betetako lana da, lasaitasunetik tentsiora. “Ez zaitez lan honetan bidezidor erosoak, konbentzionaltasunak, norbere atsegina, bilatzen saiatu. Alferrik galduko duzu denbora”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button