ESZENA

Idazle handien irakurketa dramatizatuak

Bidebarrieta Kulturguneak, bere 25. urteurrena ospatzen duen Gaitzerdi Teatro konpainia bilbotarraren eskutik, García Márquez, Shakespeare edo Edgar Allan Poe  bezalako idazleen irakurketa dramatizatuak jasoko ditu urte osoan, Voz y letra para Bidebarrieta Kulturgunea izeneko programarekin.
Zikloa etzi inauguratuko da, arratsaldeko 19:30ean, Gabriel García Márquezen ipuinen aukeraketa batekin.

Hilero, idazle handienen testuez gozatzeko aukera eskainiko du programa honek. García Márquezi dedikatutakoaren ostean, martxoaren 1erako Eskandinaviako ipuin herrikoiak (norvegiarrak, daniarrak eta suediarrak) kontatuko dira. Hilabete bereko 22an, Charlotte Perkins Gilman izango da egitarauaren protagonista. Horiz margotutako papera kontakizuna antzeztuko da.

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Shakespeareren, Edgar Allan Poeren eta Miguel Unamunoren testuak entzun ahal izango dira. Gabriel Arestiren Egunarekin (urriaren 14) bat etorriz, Bilborekin zerikusia duten zenbait olerkiren eta narrazioren irakurketa antzeztua ere burutuko da.

Zikloa abenduan amaituko da, Txanogorritxo, Hansel eta Gretel eta Ahatetxo itsusia ipuinen bertsioekin.
Saio guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button