MUSIKA

Mendebala jaialdia aurkeztu dute

Sopuertako Mendebala folk jaialdia aurkeztu dute Bilbon gaur goizean. Orotara zazpi taldek parte hartuko dute bi egunetan, uztailaren 6an eta 7an, hain zuzen ere.

Gatu Malu (Kantabria), Judith Mateo (Gaztela) eta Maitips (Katalunia) taldeek lehendabiziko egunean joko dute lehendabiziko egunean; bigarren egunean berriz, Ganbara (Euskal Herria), Biella Nuei & Javier Paxariño (Aragoi), Esne Beltza (Euskal Herria) eta Ulträqäns (Galiza) bandak izango dira agertokian.

Gatu Malu talde erreferentea da Kantabriako folkaren baitan, eta dantzarako kantu aproposak jotzen dituzte. Gaztelako Judith Mateok berriz, Asturias eta Irlandako folk erritmoak estilo garaikideekin uztartzen ditu. Kataluniako Maitips, halaber, hamar urteko ibilbidea egin duen reggae eta rock taldea da, eta Sopuertan Inventa el Món laneko kantuak aurkeztuko ditu. Hiru talde horiek uztailaren 6an joko dute.

Bigarren egunean ostera, uztailak 7, lau talde izango dira oholtzan: Ganbara (Folk pop) eta Esne Beltza (fusioa) euskal ordezkariak eta Aragoiko Biella Nuei & Javier Paxariño eta Galizako Ulträqäns. Aragoikoek Oyendo crecer la hierba diskoa aurkeztuko dute eta galiziarrek hainbat estilo uztartuko dituzte haien kontzertuan, hala nola, folk, punk, rock, ska, eta jazza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button