MUSIKA

Mamba Beat taldeak lan berria aurkeztuko du Gernikan

Mamba Beat laukoteak Paint me in Black (Collider Records)  laugarren diskoa aurkeztuko du ostiralean, Gernikako Trinkete Antitxokon. Bilbotarrekin batera, Ama eta Sanchesqui arituko dira.

Pop rock elektronikoko talde bilbotarrak Paint me in black izenburuko grabazio berria argitaratu zuen iaz. Diskoak hamar kantu itsaskor eta dantzagarri biltzen ditu, taldearen zuzeneko biziaren isla direnak. Diskoari izenburua eman dion kantuaren hitzek itzel islatzen dute disko berriaren espiritu adiktiboa: “Ponme una correa, Píntame de negro…y seré tu fiel Doberman…”.

Sukaldean lan handia egin dute bilbotarrek. Horretarako, ondoko osagaiak erabili dituzte: gitarren presentzia handiagoa, bateria trinkoak eta potentzia handiko baxu sintetikoak, pop melodiak, indie-rock giroak eta elektronika dantzagarria… Depeche mode, U2 eta Kasabian taldeen erara. Diskoa Donostiako Doctor Master estudioetan grabatu eta nahastu dute. Bi erremix ere gordetzen ditu, David Kano (Cycle ) Madrilgo ekoizle entzutetsuaren eskutik.

Bestalde, Sanchesqui Collider Records diskoetxearen arduradun Txema Dominguezen egitasmoa da. Musika elektronikoa jorratzen du Bermeon finkatutako Sanchesquik.

Ama ere Urdaibai inguruko proiektua da: Naiel Ibarrola (teklatua) eta Jon Fresko (Ken Zazpiko bateria) musikariek osatua, musika eta irudiak uztartzen ditu.

Kontzertua Urdaibai Eklektik Experience lelopean egingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button