Tunnel483 Ondarroa

2004ko udan hasi zen proiektua da Tunnel483. Nesta Landaribar (ahotsa, gitarra akustikoa) eta Danel Eizagirrek (gitarra elektrikoa, koro sinusoidalak) osatzen dugu taldea.

Aurretiaz beste talde batzuetan arituak gara, beti biok batera. 2001ean The Zoombers sortu genuen, Gaizka abeslari lez eta Haizea perkusioan genuela. Talde honekin pare bat urtetan hemendik hara ibili eta gero, Nego D´Haizean txanda heldu zen, Gaizkaren ordez Gorka hartu genuelarik abeslari. Gure kantuez gain, bertsioak ere lantzen genituen, Mano negra, Ben Harper, Pearl Jam, Queens of the Stone Age... Beti ere doinu lasaiak landuaz. Baina beste aldaketa bat etortzeko zegoen.

2004ko udan, Galizian oporretan geundela, bakarkako bidea hartzea erabaki genuen. Txapapotearen eragina? Litekeena da... Sasoi hartan tuneletan eta paso subterranoetan jotzeko ohitura hartuta geneukan, eta baita gustura jo ere. Sanxenxoko kanpin hartan sortu zen Tunnel483. Abesti batzuk landu genituen ingelesez, eta negu horretan grabatzeko lehen probak egin genituen, gure portatil batean.

Emaitzaz pozik geratuta abesti gehiago lantzen hasi ginen, 2005eko uda aurretik zerbait kaleratzeko asmo trinkoarekin. Hala bada, 6 abesti eta bertsio bat grabatzen hasi ginen apirilean, Ondarrun eta Allon, gu bakarrik, presio gabe... Ekainean bukatu beharrekoak bukatu eta maketatxo bat atera genuen. Autoekoiztua osoki, bai grabaketa, bai kopiak, bai maketazioa. Agian kalitate aldetik asko hobe liteke, bai soinua bai soportea ..., baina guk bakarrik egina izateko, pozik geunden gure "semetxoaz"..

Estiloa? Ollun popa deitu, baina errazago akustiko edo lasaiaz definitzen badugu..., Ben Harper, Sufjan Stevens eta estilokoen antzera.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Nesta Landaribar: ahotsa, gitarra akustikoa
Danel Eizagirre: gitarra elektrikoa, koro sinusoidalak

HARREMANAK