Sybaris Zaldibar

2002. urte hasieran, herriko taldeetan jo izandako lau "sibarita", musikaz gozatzeko elkartu ziren: Antonio, Edorta, Néstor eta Txerra.
Gozamen honetatik, Punk-Pop, Power-Pop eta Reggae musika nahastea atera zen.

Urte bete beranduago, Sybaris izenarekin bataiatu zuten taldea, eta atseginez hartu zuten izendapen hura.
Beste urte bat igaro zen eta 2004ko udan, Berrizko Lorentzo Records estudioetan beraien lehenengo maketa grabatu zuten arte. Aurrerantzean, Jon bosgarren sibarita batu zen, soinu teknikari moduan.
Azkenengo urteetan taldean aldaketa batzuk izan eta gero, gaur egun taldea Txerra, Edorta, Jon, Fabian eta Alainek osatzen dute.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Txerra: ahotsa eta gitarra
Edorta: baxua eta koroak
Jon: soinu teknikaria
Fabian: gitarra
Alain: bateria

HARREMANAK