Kea Beasain

2004. urtearen amaieran Beasaingo hiru anaiek sorturiko taldea duzue KEA.

Poesia eta intensitate ezberdinak lantzea gogoko dute. Gehienetan Down tempoan aritu arren, eztandarako parada ere aurkitzen dute.
Hitz laburrez definitu behar bagenu sentimentuak eta musika elkarrekin uztartzen saiatzen den taldea da KEA.

Euren lehenengo lanean, musika eta letra barnerakoiez osaturiko grabazio bat aurkitu ahal izango duzue, packaging zoragarri bat eta ametsetaz abestiaren bideoklip batekin aurkezpen ezin hobe bat eskaintzen digutelarik.
Aipatu beharra dago beraien sustraietan hainbat talderen ukitua aurki daitekeela hala nola (Radiohead, Anari, Mikel Laboa, R.E.M, Nirvana.... )

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Iñigo Mujika:bateria
Xabier Mujika: gitarra, ahotsa
Gotzon Mujika: baxua

HARREMANAK