Amaiur Bizkaia eta Araba

Amaiur 2002. urtearen hasieran jaio zen seikote moduan; Agurtzane Fresno trikitixan, Zuhaitz Bergara gitarran, Josu Lezana baxuan, Gorka Chamorro baterian, Mikel Gandarias biolinan eta Iraide Bilbao abesten. Gure abestiak konposatzen genituen eta pop-folk kutsuko musika jotzen genuen. Lehenengo urte horretako ekainaren 2an zuzeneko bat grabatu genuen Euskal Eskola Publikoaren jaian, Agurainen. Grabaketa horrek, nahiz eta hasieran inolako asmorik ez izan, itxura eman, kopiak egin eta gure lagunen artean banatu genuen. Ametsak deitu genuen maketatxo hura.

Hurrengo urtean jasotako eskaera ugariren ondorioz, gure errepertorioa bertsioetara zabaldu genuen, orduan esan daiteke erromeria egiten hasi ginela. Ondoren, seikotea boskote bihurtu zen, Mikelek taldea utzi baitzuen. 2003. urtea erromeriak eskaintzen eman genuen boskote moduan.

2005. urtera arte kontzertu ugari eman genituen, Musikherria Herri Disketxea sortu zen eta partaide bilakatu ginen, musika askearen egitasmo hau bultzatuz. Urte horretan Ikasle Eguneko abestia grabatu genuen: Urtez Urte Tantaz Tanta.

2002tik ona denborak aurrera egin du. Laurogei bat abesti ditugu esku artean. Hau Amaiur da, gu Amaiur gara: indarra, jaia, dantza eta borroka. Aldarrikapen oihua, Euskal Herriak arlo guztietan bizi dituen bidegabekeriak salatzen dituena, hizkuntza eskubideak defendatuz, herri mugimendua jorratuz.

 

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Naroa Gaintza: ahots nagusia
Eriz Pérez: gitarra, ahotsak
Lander Pérez: baxua
Esteban Isusi: bateria
Ruben Isasi: trikitixa, ahotsak
Igon Olaguenaga: trikitixa, ahotsak