Super Trooper Gipuzkoa

Supertrooper bandaren aurrean bi neska dituzue kantari 60. hamarkadako rock ederrena haizatzeko asmoz. Taldekideak Donostia, Zumarraga eta Legazpiko banda ezberdinetatik (Ciclones, Allbreakers, Underdogs, Brigada Slam, God Save Dog edo Elektrofreaks) etorri dira hona.
Kiss, Thin Lizzy edo MC5 taldeen eraginpean Black Diamond izenarekin eman zituzten lehen urratsak 2003an. Izenaren aldaketa joan urtearen hasieran gertatu zen.

Bere musikan gitarra ahaltsuak eta soul ahotsak, brillantina eta khol dosi perfektuarekin nahasturik topatuko dituzue.
Urte hauetan guztietan zehar zuzenekoetan findu dira taldekideak, eta Espainian eta Euskal Herrian zehar horixe erakutsi egin dute, zuzeneko potentekoak direla.
Villava-Atarrabia Rock musika lehiaketa irabazi zuten eta bestelako aipamenak ere jaso dituzte. Eric Singer Project bezalako bandaren teloneroak ere izan dira.

Long, Cool & Wild izeneko lehen maketaren ostean, joan den urtean 5 kantuko EP bat atera zuten.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Sara Deluxe: ahotsa
Gigi Peligro: ahotsa
Jon Warrior: bateria
Mad Wilddiamond: gitarra
Gados Snakes: gitarra
Ivan Ciclone: baxua

HARREMANAK