Garabi Zarautz

Izenak dioen bezala, garai batean biek osatzen zuten taldea; hala nola, Axier Arriagak eta Oier Aranzabalek. Olerkiak eta gitarra akustiko soilez, zein, armonikaz apaindutako doinuak zituzten ardatz nagusitzat. Guzti honekin gustura ez, eta 2007ko uda amaieran banda bihurtu zuten bikote huts zena. Beste gorputz bat eman diote, eta nahiz eta oraindik ere Garabi izena mantendu, orain bost dira. Mikel Lazkano (gitarra elektrikoa), Axier Arriaga (gitarra akustikoa), Oihan Larrañaga (Baxua), Ander Zulaika (bateria) eta Oier Aranzabal (Ahotsa/armonika) Hasieran doinu akustiko huts zirenak, orain talde itxurak eraberrituta, Pop Folk eta Rock&Roll ukituak ditu, noski, blues ukitu batekin. Garaje doinuak direla nabari da, etxean entseatutako doinu alai bezain zaharrak.

Garabi taldeak musika erritmoak eta olerkiak uztartzen ditu eta gaur egun Euskal Herrian talde bat bera ere ez dabil kultur diziplina hauek uztartzen. Taldearen sorrerarako bi izan ziren arrazoi nagusiak: Oier Aranzabalek bazituela olerki batzuk errezitatzeko eta Axierrek gitarra jotzen zuela. Horregatik, lehenago aipatu bezala, doinu akustikoak erabiliz eta poemak errezitatuz kanta sorta polita atera zuten. Eta nola ez olerkiak eta musika tartekatzen zituzten beraien emanaldietan. Orain talde bilakatu dira, eta hala eta guztiz ere, musika eta poemak uztartzen dituen emanaldi bat eskaintzen diote entzuleari. Rock n´Rollaren erritmo bizietatik hasi eta poema errezitatuetaraino. Honela, beraien emanaldiak oso arraroak bezain betegarriak suertatzen dira, olerkiak eta musika gustuko dituen ororentzat.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Mikel Lazkano: gitarra
Axier Arriaga: gitarra
Oihan Larrañaga: baxua
Ander Zulaika: bateria, perkusioa
Oier Aranzabal: ahotsa, armonika

HARREMANAK