Eten Sestao

1998an Sestaoko Eusko Lorak dantza taldearen egoitzan sortu zen taldea, ia nahigabean. 8 kantuk osatu zuten taldearen lehenengo CDa (i/g). Muskizen grabatu zuen 2000. urteko Aste Santuan. Maketa hori grabatuta, Bizkaiko hainbat lekutan jotzen hasi zen, eta urte bereko abenduan Basauriko Gaztetokiko II. Maketa Lehiaketan sari bat lortu zuen, "Euskarazko talderik onena" saria, hain zuzen. Lehiaketako beste bi sarituekin diskoa grabatu zuten eta zen.

Kantu berriak egiten eta Euskal Herri osotik jotzen jarraitu zuten 2002ko abenduan Jonaneko taldea utzi arte. Ordura arte hiru kideek musika tresna guztiak txandakatzen zituzten, eta kanta batzuetan formazioa aldatzen zen.

Sendoak hartu zuen Jonanen lekukoa eta 2004an Berako MIK estudioan grabatu zuten bigarren CDa, ErTzEaN izenekoa.

Formazio berriarekin eboluzio sakona izan zuen taldeak. Izan ere, lan egiteko moduak aldatu eta zuzeneko inprobisatuak egiteari ekin zioten. Halakoa izan zen Sendoarekin egin zuten azkenengo kontzertua eta halakoak ere bikote gisa egindako guztiak 2008 urtera arte

2007ko apirilean, Bilborock aretoaren 10. urtemuga ospatzeko prestatu zuten jaialdirako Audience taldea gonbidatua izan zen. Zerbait berezia egitea zen asmoa eta Eten-ekin batera hiru kanta prestatzea erabaki zuten. Horietako bat Velvet Underground taldearen Black Angel's death Song izan zen. Azken kantu hori Alvaro Brutus-ek 2008an kaleratutako A Gran Bilbao Tribute to the Velvet Underground & Nico diskoan plazaratu zen.

2007an hurrengo estudio lana sortzen eta grabatzen hasi ziren, taldearen lokalean bertan. Lan horretan bertsioen kontzeptua landu zuten, noraino den kantu bat beste baten bertsio, esaterako. 2008an kaleratu zuten Labeatzomorroen Bibisekzioa diskoa LP eta CDan. Musika txikiak eta eskulanak banatzeko sortu zen ArtoArtian katalogoaren partaide da taldea eta ArtoArtianek berak banatzen ditu bere lanak.

 

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Unai de la Iglesia -Portugalete- (1998-...)
Ibon Rodríguez -Sestao- (1998-...)
Jonan Izurieta -Portugalete- (1998-2002)
Sendoa Miranda -Sestao- (2002-2005)

HARREMANAK