Munlet Mendaro

Munlet argitaratu gabeko hitza da. Herr Profesor (gitarra, programazioak) eta Lady Fingers (ahotsa, sintetizadorea eta theremina) berba horri edukia ematen saiatzen dira elektronikan oinarrituriko musika-eskema fabrikatuz, baina rock eta punk ausartena, elektrikoena eta seduktoreena buruan dutela. Guztia iluntasun eta esperimentazioz inguraturik, publikoa dantzaraztera etorri direla ahaztu gabe.

Munlet proiektua 2002 urtean eratu zen. Hiru urtetan hiru mini-CD (EP1, EP2 eta EP3) grabatu ostean, zuzenean jo eta su aritu ziren. Azkenik, 2007an eta Transpop Bartzelonako zigiluaren eskutik, haien lehendabiziko disko luzea argitaratu zuten: Clínica de Ruidos. Disko horrek kritika oso onak jaso ditu.

Aurten bira zabal batekin jarraitu ez ezik, Bilbo Hiriko Pop-Rock Lehiaketan bigarren postua eta Euskal Herriko Talde Onenaren Saria lortu dute: "etorkizuna gori-gori dator".

 

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Anita Pérez Arias: ahotsa, MS20 eta theremin
Ina Iriondo Saint-Gerons: programazioak, gitarra eta teklatuak