Inserta Deustu

Inserta 2001 urtean Bilbon sorturiko post-hardcore taldea da. Hasieran hirukote moduan ibili ziren rock atmosferikoa eta gogorra jorratzen. Garai horretan J. Matthys (6 sokakoa eta ahotsa), Jan de Leiden (behe frekuentziak) eta Melchior Hofmann (danborrak eta txapak) taldekideek osatzen zuten taldea. Formazio horrekin kontzertu piloa eskaini zuten, eta haien lehenengo grabaketa (Mira como suena el Sol) ere grabatu zuten. Horrez gain, Europan barrena bira egin zuten (Frantzia eta Alemaniatik, hain zuzen ere) eta Itziar Barrioren animaziozko film labur ezbedinetarako musika ere moldatu zuten (www.itziarbarrio.com).

Insertaren bigarren aroa Thomas Muntzerri abeslari moduan proiektura gehitzen denean hasten da. Aldaketa hori musika estiloan nabaritu zen: abestiak potenteagoak eta biziagoak bihurtu ziren. Ordutik post-hardcorearen eremu zabaletik mugitzen direla esan daiteke. Haien eraginak asko dira baina batzuk aipatzearren: Fugazi, Dut, At the drive-in, Monochrome, Kurt, Mogway, Refused, Helmet, Anari, Bad religion, Dead Kennedys, QOTSA, Münsterland, The Hives, Bap!, Standstill, 90 day men, Keleton dmd, El corazon del sapo, Ten Volt Shock, Tribute to nothing, Vision tunel...

2006ko urrian haien lehenengo disko luzea kaleratu zuten (Escenario de no tiempo, inserta records, In my Heart empire, Gure kabuz ala hil). Disko horren aurkezpena Euskal Herriko, Frantziako eta Espainiako hainbat herritan egin zuten eta Suitzan ere egon ziren. Lanak harrera ona izan du bai zuzenekoetan bai musika argitalpen ezberdinetan. Gaur egun haien lokalean giltzapetuta daude hurrengo diskorako abestiak prestatzen, noizean behin kontzertu gutxi batzuk eskaintzen dute.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

J. Matthys (gitarra eta ahotsa)
Jan de Leiden (baxua frekuentziak)
Melchior Hofmann (bateria)
Thomas Muntzer (ahotsa).

HARREMANAK