Acido C Donostia

rr

Acido C 2002 urteko urrian eratu zuten estilo eta gustu musikal ezberdinetako jendeak ideia zurrunbilo fresko artean. Bai taldearentzat bai publikoarentzat oro har benetan kitzikagarria zirudien 70eko eta 80ko musika beltza berreskuratzearen ideia eta beste buelta eman ñabardura garaikideekin fusionatuz. Ideia edo kontzeptu hau gauzatuz, eta izugarrizko zuzenekoak direla medio, taldea finkatu egin da eta jendearen arima eta hurbiltasuna lortu dute.

2003ko debutaren ostean, eta kontzertu piloa eman ondoren, La Ostra Azul haien aurkezpen-gutuna izan zen disko autoekoitzia plazaratu zuten. Harrezkeroztik, hainbat artistekin jo dute, besteak beste, DJ Krb Darge, THC, Funkgus, The Cherry Boppers, Betagarri, Mamba Beat, DJ Makala, eta Ortophonk. Horrez gain hamaika aretotako oholtzara igo dira, tartean, Gazteeszena, Rockstar, 3.60, Plateruena, Hell Dorado, Tótem, Kafe Antzokia, Jam eta Madrileko El Sol. Musika jaialdietan ere esku hartu dute: La Ruée Au Jazz (Baiona), Heineken Jazzaldia (Donostia)... Taldeak berriki haien estudioko bigarren lana argitaratu dute, Stereopropulsion: aldarte eta sentsazio mukuruaren isla.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Iker Martin: saxoa eta koruak
Mikel Ramirez: tronpeta eta koruak
Iñaki Lizarbe: gitarra
Mikel Iribarren: baxua eta programazioak
Xabier Navarro: bateria eta koruak
Ixak Oiartzabal: perkusioa
Pablo Blix: ahotsa
Julen Izarra: saxoa
Juanjo Cabezon: teknikaria

HARREMANAK