Naizroxa Pasai Donibane

Grindcore, metal, hardcore, thrash, ukitu martiarrak, erritmo pisutsuak, melodia, esperimentazioa, elektronika dantzagarria, abiadura... eta hamaika erritmo aldaketa zehatz, Suitzako erlojuak bailiran, Erregistro piloa oso denbora tarte txikian. Makinaria pisutsua, sortzailea eta amorruz betea.

Naizroxa 2005 urtean eratu zen eta zortzi minututan bost doinu bildu zituzten EP Laburrean izeneko iraupen motzeko diskoan. Grabazio horretan biltzen dira taldearen lehendabiziko pausuak eta bertan jasotzen dira baita ere taldearen ezaugarri nagusiak: harrokeria, gordintasuna eta erritmo aldaketa basatiak. Berriki Iqharaturic diskoa plazaratu dute. Muturreko 11 ukabilkada biltzen duen abiadura handiko lana. Beti lehertzear dagoen kaos musikala.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Iban: beteria

Eneko: gitarra

Eneko: baxua

Matxet: ahotsa