Yakuzi Elorrio - Durangaldea

Elorrion entseatzen duen taldea da nahiz eta taldekideak, Durangaldeko herri desberdinetakoak izan. 1998 urtean eratu zuten banda eta rock instrumentala jorratzen dute, nahiz eta ahotsak ere abesti batzuetan ageri.

2001. urte bukaeran lehe ndiskoa grabatu zuten Yakuzi izenburupean eta taldea hirukote bihurtu zen. 5 kanta eta 33 minutuko diskoak (mini-cd), kritika onak jaso zituen, baina diskoaren edizioa berandutu egin zen eta azkenean, 2003ko Apirilean kaleratu zen.

2003. urteko abenduan bigarren diskoa grabatu zuten, 10 kantaz osatua eta Ibai lehorretan itota izenburupean. Disko hau ere Almeriako Pause Music diskoetxearekin grabatua eta kaleratua izan zen.

Duela urtebete inguru, taldea laukote bilakatu zen, gaur egungo formazioa osatuz. Aldaketa horrekin, kontzertuak alde batera utzi eta diskoko kantuak, formazio berrira moldatu zituzten. Lan hau egin ostean, berriro kontzertuak ematen hasi ziren.

2006ko Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketan parte hartu, eta lehenengo saria lortu zuten, estatuko talderik onenaren saria ere irabaziz.

2007ko abenduan Hot Balneario taldearen hirugarren diskoak argia ikusten du, 2008ko urtarriletik aurrera dendetan salgai. Berrizko Estoldetan estudioetan grabatua, nahastua eta masterizatua salbuespen batzuekin: aurrenahasketa batzuk Tolosako Bonberenean egin ziren. Prozesu guztia 2007ko maiatza eta abuztua artean landu zuten, Karlos Osinaga mahaian zegoela.

2007ko bigarren eta 2008ko lehen erdietan Yakuzik Hot Balneario aurkeztu zuen Euskal Herrian eta Espainian barrena. Azkenik, aurtengo erdi aldean gelditzea erabaki dute zehaztugabeko denbora baterako; tarte hori, besteak beste, bere hurrengo grabaziorako abestiak idazteko erabiliko dute. 2008ko udaren ostean, Yakuzi bere diskoa berria izango dena lantzen ari da.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Gustavo Gallego: Ahotsa, Baxua eta Programaketak
Anartz Onandia: Bateria
Aitor Monje: Kitarra
Gorka Molero: Kitarra