Arima Sutan Barañain

Arima Sutan 2004 urtearen amaieran sortu zen Barañainen (Nafarroa), partaideak Iker, Aitor, Eneko, Arkaitz eta Pablo zirelarik. Haien lehenengo kontzertua 2005 urtearen erdialdean eman zuten, Barañaingoko gaztetxearen urteurrena zela eta, Une horretik aurrera eta 2008aren erdialdera arte 60 bat kontzertu eman dituzte Euskal Herrian zehar.

Taldearen lehenengo maketa 2006aren erdialdean kaleratu zuten. Maketa horri esker, besteak beste, Irurtzungo Pikurock jaialdiaren finalera iritsi ziren, 5 talde hoberenen artean geldituz.

Urte bat pasa ondoren, haien lehenengo diskoa izango zena prestatzen hasi ziren. Pablok taldea utzi zuen. Ondorioz, beste kideek laukote gisa jarraitzea deliberatu zuten, Eneko teklatuak utziz eta gitarra hartuz. Disko hau Marratik kanpo margotzen deitu zuten eta bertan taldearen eboluzio nabaria antzeman dezakegu; abesti heavyak desagertzen dira doinu metal-alternatiboak agertuz. Grabazioa Ondarroako Santos Records (Muted, UNE, Nun...) estudioan egin zuten, Mikel Santos teknikariaren laguntzarekin. Nahiko harrera ona izan zuen, hainbat lehiaketa finaletara iritsiz (Gasteizko Txosnetako lehiaketa, Nafarroako Encuentros de jóvenes artistas...).

Egun (2008ren amaieran) taldeak Marratik kanpo margotzen diskoaren aurkezpenaren kontzertuak amaitu bitartean estudioko bigarren diskoa izango denaren abestiak konposatzen dihardu. Disko hau 2009ko udaren partean grabatuko da.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Arkaitz Ezkai: bateria
Eneko Zabalza: gitarra eta koroak
Aitor Gartzaron: gitarra
Iker Cia: ahotsa eta baxua

HARREMANAK